BM-30ek euskara arloko ekimen berria aurkeztu du
- Estrategia Empresarial
- 21-Junio-2022
2011z geroztik, Bilbao Metropoli-30 (BM-30) Elkartea BasquePRO proiektuan ari da lanean, profesionaltasunarekin lotuta, gure etorkizunaren balio paradigmatiko gisa. Horren esparruan, BasquePRO Elkargoak elkargo profesionalen sarea sortu zen, EAEan elkargokide diren 50.000 profesional inguru ordezkatzen dituena.
Sare honen ekimen bat Elkargoak Euskaraz da, Elkargo Profesionaletan euskararen erabilera bultzatzeko. Elkargoetan euskalduntzeko eta euskara sustatzeko prozesuak abiatzeko eta garatzeko denon artean egiteak lana errazten du, eta, aldi berean, BasquePRO Elkargoen sarea indartzen da. Proiektu honek hamabi elkargo profesionalen atxikimendua jaso du, eta 13.000 elkargokide ingurura iritsi da, hauei hainbat zerbitzu eskainiz: oinarrizko ezagutzak eskuratzeko prestakuntza, terminologia zerbitzua, zalantzak argitzeko zerbitzua, euskaraz lan egiteko lan tresnei buruzko informazioa, langileentzako euskara eskolak, etab.
Hau dena ezagutzera emateko, Bilbao Metropoli-30ek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, ekimenaren aurkezpena antolatu zuen Bizkaiko Abokatuen Elkargoan. Bertan Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanordeak, Maite Morillo, Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Lorea Bilbao, BM-30eko zuzendari nagusiak, Idoia Postigo, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko ordezkaritzako kideak, Xabier Aparicio, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Bingen Zupiria, parte hartu zuten.