Bilboko Portuak jasangarritasun proiektu berritzaile bat hartu du

eSAILs belak mundu guztian ontzi batean eraiki eta instalatutako xurgatze-bela handienak dira. Foto: Bilboko Portua

Pasa den uztailaren 4an Bilboko Portutik abiatu zen EEMS Traveller ontzia, karga orokorrekoa eta Amasus Shipping-en jabetzakoa. Ontzi horretan, wind propulsion sektoreko bound4blue enpresak 17 metroko altuerako eSAILs bela bi instalatu ditu, ontzi batean eraiki eta instalatutako xurgatze-bela handienak. Instalazioa hau, Bureau Veritas-ek one-tsia, Sails for Cargo proiektuaren esparruan egin da, Estatuko Portuen Ports 4.0 Funtsak kofinantzatua, eta Bilboko Portuko Agintaritzaren, Bilbao PortLaben, Toro y Betolazaren eta Haizea Wind Groupen laguntza du.
Proiektu berritzaile hau lodiera handiko profil aerodinamikoa erabiltzean datza, xurgatze-sistema adimendun bat duena eraginkortasun aerodinamikoa handitzeko. Hala, teknologia horrek hegazkin-hegal batek baino zazpi aldiz sostengu handiagoa sortzen du. Helburua da erregai eta emisio kutsatzaileen kostuak murrizteko diseinatutako haizeak lagundutako propultsio-sistema automatizatu horren belaunaldi berri hobetua probatzea. Teknologia horri esker, erregai aurrezpena %40ra irits daitekeela aurreikusten da, ontzi-mota, haren eragiketa-profila edo lan egiten duen eremuetako haizeak kontuan hartuta.

Bi belen bidez, erregaien aurrezpena 
%40ra iris daitekela aurreikusten da

bound4blueko CEOak, José Miguel Bermúdez, esan duenez, "industria deskarbonizatzeko irtenbide jasangarriak ahalik eta azkarren eta eraginkortasunez aplikatu behar ditugu. Horregatik, lehen aldiz erabili dugu portu-azpiegitura gure sistemak instalatzeko, eta frogatu dugu armadoreek ez dutela itxaron behar ontziolara sartu arte propul-tsio eolikoaren onurak aprobe-txatzeko".
Zentzu honetan, Bilboko Portuko Agintaritzak, bere berrikun-tza eta jasangarritasunaren aldeko apustu irmoa nabarmendu egin du “portu berde, lehiakor eta arduratsu” baten bidean “garraiorako eta logistikarako irtenbide berritzaileak eskaintzeko”. Bestalde, “ekimen hau garatzen lagundu dugu Bilbao PortLaben bidez, lau urte bete dituen gure berrikuntza-huba”, azpimarratu du.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera