Foto: DFA
Arabako Foru Aldundiak bikoiztu egin du Begira etxearen edukiera gaixotasun mental eta adimen desgaitasun arinaren diagnostiko bikoitza duten pertsonentzat, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Administrazio Kontseiluak onetsi ondoren.
Kontratazio berri horri esker, baliabidearen edukiera handitu ahal izango da, eta egungo hiru plazetatik sei izatera igaroko da. Begira etxearen helburu nagusia da egoitza baliabide bat eskaintzea, pertsonek etxe gisa identifika dezaten, eta, aldi berean, bizitza oso eta autonomoa izateko beharrezkoak diren trebetasunak garatu ditzaten.
Lizitazio aurrekontua 633.435 eurokoa da eta asmoa datorren irailean hastea da.