Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,1 igo dira 2024ko otsailean

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,1 igo dira 2024ko otsailean, 2023ko otsailaren aldean, Eustat-Euskal Estadistika Erakundearen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez. 2024ko urtarrilaren aldean, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, prezio finkoko salmentak %2,3 igo dira otsailean. Elikaduraren sektorean, prezio finkoko salmentak %1,8 hazi dira hil artean. Gainerako produktuen sektorean, bestalde, salmenten hazkundea % 3,3koa izan da. Urte arteko datuei dagokienez, 2024ko otsaila eta 2023ko otsaila alderatuta, prezio finkoko salmenten bilakaera positiboa izan da, bai Elikaduran bai Gainerako produktuetan, biak %2,1eko hazkundea izan baitute.2024ko otsailean, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek emaitza positiboak izan dituzte hiru lurraldeetan, urte arteko terminoetan. Horrela, Arabako salmentak, prezio finkoetan eta lan-egutegi homogeneoan, %4,3 igo dira, Gipuzkoakoak %2,4 eta Bizkaikoak %1,3. 2024ko urtarrilaren aldean, hau da, hilabete arteko terminoetan, salmentak %2,9 gehitu dira Gipuzkoan, %2,7 Araban eta %1,9 Bizkaian. Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua %2,8 gehitu da 2023ko otsailaren aldean. Hil artean, langileen indizeak %0,8 egin du gora.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera