Arratiako hondakin-urak Galindoko HUAri lotzeko lanak hasi ditu BBUPk

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP) 2021 urtearen amaieran hasi zituen Bedia, Lemoa, Igorre, Arantzazu, Dima, Artea, Areatza eta Zeanuritik datozen hondakin-urak Galindoko HUAri (Sestao) lotzeko obrak, Bediako HUA zerbitzuz kanpo utzita.
Jarduketak 3.250.021,44 euroko inbertsioa izango du (BEZik gabe) eta euri asko egiten duenean sortzen diren gainezkatzeak murriztea ahalbidetuko du, Ibaizabal ibaiaren ingurumena hobetuz. Hondakin-uren kontrola eta kudeaketa ere hobetuko dira.
Proiektua egiteko 18 hilabeteko egikaritze-epea ezarri da. Tarte honetan, kolektore berri bat eraikiko da, Bediako araztegia Galindoko Sistemaren buruko sareekin lotzeko. Gainera, konexio-puntuan dauden instalazio batzuk berrituko dira, baita ponpatze-estazio berri bat eraikiko ere, emari berriak Galindoko sareraino iritsi daitezen.

Proiektuak 3,25 milioiko inbertsioa

izango du eta 18 hilabeteko

egikaritze-epea ezarri da

Obretako elementurik aipagarrienak Bediako araztegia eta Murtazarreko ponpatze-estazio berria lotuko dituen kolektorea (948 metroko luzera du) eta ponpatze-estazio berria, 320 l/s bul-tzatzeko gaitasuna duena, dira.
Ponpatze-estazio berria egungoaren ondoan kokatuko da, Ibaizabal ibaiaren eskuinaldean eta Usansolorako sarbide-zubiaren ibaian gora, hau da, Ospitalearen kontrako muturretik. Obra horien baitan, Mendietako ponpatze-estaziora iristeko hodia birgaituko da, Murtazarreko ponpatze-estazio zaharra desegingo da eta Bediako HUAko erreaktore eta dekantagailuak hesitu, hustu eta garbituko dira.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera