Arabak nekazaritza lehiakortasunaren aldeko apustua egingo du

Foto: DFA

Amaia Barredo Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Inguruneren Saileko diputatuak gaur goizean aurkeztu ditu, Arabako Batzar Nagusietan, zuzentzen duen sailaren helburu nagusiak eta jarduketa ildoak. Sailaren helburu nagusietako bat nekazaritza lehiakortasuna sendotzea izango dela ezarri da ibilbide orri horretan. 
"Nekazaritza ekoizpenaren adierazleak hobetzea,emaitza kontu hobeak lortzea, nekazaritza sektoreko pertsonen bizi kalitatea hobetzea, ekoizpen eta energia mendekotasun txikiagoa izatea eta ingurumen arloan gehiago jardutea", aipatu ditu forudiputatuak.
Ekoizpen berrikuntza eta dibertsifikazioa dira nekazaritzako elikagaien merkatuanposizionamendua hobetzeko proiektu berriak gauzatzeko ardatzak. “Laboreen zerrenda handituko dugu, eta produktu berriak ezartzeko laguntza programa bat sortuko dugu. Nekazaritza ekologikoa sustatuko dugu, egungo nekazaritza ekologikoaren azalera bikoiztuko duen plan baten bidez, eta, era berean, ureztapen berriak bultzatuko ditugu”, azaldu foru diputatuak. 
Basogintza iraunarazten, hobetzen eta garatzen lagunduko duten neurriak eta ekintzak jarriko dira abian, eta eskualdeetan eta udaletan onura publikoko nahiz pribatuko baso masak iraunaraztea sustatuko da, klima aldaketaren aurka borrokatzeko. Basoberritzea bultzatzeko beharra nabarmendu du ere Amaia Barredok.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera