Aenor-ek IMQ Igurcoko bi egoitzen segurtasun gorena berretsi du

IMQ Igurco Orue (Amorebieta-Etxano) eta IMQ Igurco Unbe (Erandio) egoitza soziosanitarioek UNE 179003 Arauaren araberako ziurtagiria berritu dute oraintsu, pazientearen segurtasunerako arriskuak kudetzeko sistemari buruzko Aenor auditoretza arrakastaz gainditu ondoren. Izan ere, IMQ Igurco Orue izan zen, 2018an, ziurtagiri hori lortzeko gai izan zen Euskadiko lehen egoitza. IMQ Igurcoko egoitzek eta eguneko zentroek kalitatea kudeatu eta hobetzeaz (ISO 9001) eta UNE-EN ISO 14001 Arauaren arabera ingurumen-kudeaketaz dituztenei gehitu zaie UNE 179003 Arauaren araberako ziurtagiria. Azkena zentro guztiei –Bizkaiko eta Arabako zazpi egoitza eta hamar eguneko zentro– dagokie, baita horien zerbitzu nagusiei ere. IMQ Igurcoko Kalitate arduradun Iker Martinek azaldu duenez, “UNE 179003 Arauaren jarraipen-auditoretzak agerian jarri du Pertsona ardatz duen Arreta eredua aplikatzeari dagokionez bi zentroak hobetu izana, aurreko urteekin alderatuta, hainbat alderdiri dagokienez: erabiltzaileak, ereduaren eta familiaren ardatz nagusi gisa, aktiboki parte hartzea, arreta-plan indibidualizatuak eta partizipatiboak egitea, zainketak pertsonalizatzea eta profesionalak eta senideak sentikor bihurtzea, besteak beste”. Adituaren hitzetan, “oso nabarmengarriak izaten jarraitzen dute erakundearen konpromisoak eta auditoretza-prozesuan esku hartu duten bi zentroetako zuzendaritzen eta langileen inplikazio-mailak”.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera