42 milioi euro bikaintasuneko ikerketa babesteko

Adolfo Morais, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak, eta Amaia Esquisabel, Ikerketako zuzendariak, Euskal Unibertsitate Sistemako bikaintasuneko ikerketa-taldeek datozen lau urteetan (2022-2025) egingo dituzten jarduerak babesteko helburuarekin egindako Hezkuntza Sailaren deialdia aurkeztu dute berriki.
Honekin, emaitzarik onenak dituzten bikaintasun-taldeen ikerketa-jarduerak sustatu eta erraztu nahi dira, talde horiek egiten duten ikerketaren kalitate zientifikoa, eragin soziala eta nazioarteko ikusgaitasuna handiagoa izan dadin.
Lau urterako diru-laguntzen programa honek 42 milioi euroko zenbatekoa du 2022-2025 aldirako, hau da, aurreko lau urteetako zenbatekoa baino %20 handiagoa. Aurreko aldian, programa horren bidez 170 ikerketa-taldek jaso zuten finantzaketa, eta Hezkuntza Sailak dato- zen lau urteetan gutxienez 200 talde finantzatu nahi ditu.
Aipatzekoa da finantzatutako taldeen hazkundeak eragin zuzena duela proiektuetan parte hartuko duten zientzialarien kopuruan. Azken urteetan, 2.500 profesionalek, gutxi gorabehera, lan egin dute finantzatutako 170 taldeekin lotuta, eta hurrengo lau urteetan 3.000 zientzialari izatera irits liteke.
Programa honek babesten dituen ikerketa-programak jakintza-arlo guztietakoak dira: artea eta giza zientziak; zien-tzia esperimentalak; osasun-zientziak; gizarte-zientziak eta zientzia juridikoak; eta ingeniaritza eta arkitektura.

Más noticias de Actividad empresarial / Enpresa jarduera